Gipuzkoako Foru Aldundiak egin behar lukeen lana herritarrok egingo dugu! Egin ekarpena eta lagundu jendearen artean ekimena zabaltzen mesedez! Biba gu! Hemen crowdfundingean ekarpena egiteko lotura: vkm.is/erraustegiarenkontrola
Zubieta Lantzen elkarteak lotuta, nazioarteko fundazio bat eta Eusko Jaurlaritzak akreditatutako enpresa bat Gipuzkoako erraustegiaren inguruetan kutsadura laginak hartzen aritu dira irail hasieran. Analitika egingo dute eta honenbestez, argi jakingo dugu zein den egoera erraustegia piztu aurretik. Gipuzkoako Aldundiak azpiegitura kutsatzaile hau piztea erabakiko balu, urtero kutsadura frogak egitea da asmoa. Emaitzak oso erraz konparatu ahal izango ditugu, arrautza, goroldio,lur eta landareetako laginak hartu baitituzte, geolokalizazio datuekin.
Nazioarteko ikerlariak Euskal Herrira ekarri, laginak hartu eta beren herrialdeetan azterketa analitikoak egiteak diru kostu bat dauka. Horregatik, Errausketaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun talde eta herritarrok erabaki dugu ikerketa babestea eta finantzaketa lortzen laguntzea.
13.000 euro bildu behar ditugu denon artean ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Norbanako, eragile sozial eta Udalei dei egiten diegu ikerketa independentea babestera. Bakoitzak ahal eta nahi duen neurrian ekarpena eginez, denon artean, kutsaduraren datu zientifikoak gure eskuetan izatea autodefentsa gisa ulertu behar dugu. Hortik gora jasotzen duguna erraustegiaren aurkako borrokarako baliatuko dugu.
Ordainketak berehala egin behar ditugu, beraz, animatzen dugu lagundu nahi duen jendea ekarpena azkar egitera. Webgunean, nahi bada behintzat, ekarpena egin dutenen zerrenda argitaratuko dugu babesle gisa.
Horregatik, crowdfundinga abiatu dugu. Lotura honetan egin daiteke ekarpena: vkm.is/erraustegiarenkontrola. Dirua jartzen duenari, finantzaketan laguntzeagatik opari gisa errausketaren aurkako banderolak emango dizkiogu.
Kontu korronte bidez ere ekarpena egiteko aukera dago. Hauek dira datuak:
Titularra: Zubieta Lantzen
ES45 2095 5069 06 1064132086
Milesker!
EAM