Urgentziazko deia!

Asteazkenean (maiatzak 11) amaitzen da  Erraustegiaren ingurumen baimen bateruaren aldaketako ebazpenari gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea (13:00ak baino lehen). Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Mugimendutik dei egiten dizuegu bakoitzak bere errekurtsoa jartzeko, norbanakoa. Lasai, orri hau betetzeak ez du inongo eraginik sinatzen duenarentzako.

Zer eskatzen dugu?

  1. LEHENA 2010eko apirilaren 23ko ebazpenaren bidez Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, S.A.U enpresak Donostiako udalerrian sustatutako hondakinen baliotze energetikoaren proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren aldeko adierazpena egin eta Ingurumenaren baimen bateratua eman zitzaion.
  2. BIGARRENA 2016ko apirilaren 11ko ebazpenaren bidez Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, S.A.U enpresari Donostiako udalerrian hondakinen baliotze energetikorako emandako Ingurumenaren baimen bateratua aldatu egin zen.
  3. HIRUGARRENA 2016ko apirilaren 11ko ebazpena eman zenerako proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena eta Ingurumenaren baimen bateratua iraungita zeuden.
  4. ESKATZEN DUGU: Idazki hau aurkeztutzat hartu ondoren, emandako ebazpen horren aurka BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkeztutzat har dezala, eta ebazpen hori baliogabetzeko.

Zer egin behar da?

Behekaldean duzuen eredua  jaitsi, inprimatu eta zuen datuekin bete.

Nora bideratu behar dira sinadurak?

Hiru aukera daude:

  1. Zuen herrian erraustegiaren aurkako dinamikan lanean daudenei bideratu.
  2. Zuzenean Eusko Jaurlaritzako edozein bulegoko errejistroan sarrera eman.
  3. Edozein udaletxeetan sarrera eman daiteke. Sarrera ematean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailera bidaltzeko eskatu behar da.
  4. Postaz bidali daiteke. Sobrea irekia eraman. Idatziaren bi kopia beteta. Korreoseko langileari eman sobrea eta idatziak. Idatziei zigilua jartzeko esan. Kopia bat gorde eta bestea sobrean sartu eta itxi eta langileari eman. Helbidea: Eusko Jaurlaritza Ingurumen Saila. Andia 13. 20004 Donostia.

Errekurtsoa euskaraz   Recurso en castellano

64 Comments

  1. Egoitz

    Idazki hau aurkeztutzat hartu ondoren, emandako ebazpen horren aurka BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkeztutzat har dezala, eta ebazpen hori baliogabetzeko.

    1. admin

      Edozeinek sinatu dezake. Sarrera errejistratu behar da.
      Edozein udaletxeetan ere sarrera eman daiteke. Sarrera ematean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailera bidaltzeko eskatu behar da.

      1. Maria Nazabal

        Kaixo.
        Ordiziko Udaletxean ezin da horrelako tramiterik egin. “Ventanilla única” edo deitzen zaion zerbitzua Olaberria, Lazkao, Gabiria eta Gipuzkoako beste udaletxe suelto batzuetan egin omen daiteke bakarrik.
        Postaz bidali daiteke?

        1. admin

          Postaz bidali daiteke. Sobrea irekia eraman. Idatziaren bi kopia beteta. Korreoseko langileari eman sobrea eta idatziak. Idatziei zigilua jartzeko esan. Kopia bat gorde eta bestea sobrean sartu eta itxi eta langileari eman. Helbidea: Eusko Jaurlaritza Ingurumen Saila. Andia 13. 20004 Donostia.

  2. Ilu amundarain

    Estamos luchando contra el medio ambiente y ahora nos quieren poner las chimeneas contaminantes! Estoy en contra y me uno para decir no a la incineradora. Queremos vivir en un ambiente sano.

  3. Iñaki

    Erraustegiak ez du birziklapena ordezkatzen, zabortegiak baizik. Erraustegia beharrezkoa da zabortegi guztiak isteko eta horrela demostratu da Europako ekologikokko herrialde aurreratuenetan…

    1. Jotaerre

      Gezur borobila. Adibiderik garbiena Bizkaian. Zabalgarbi martxan eta Artigaseko zabortegia 2041rarte luzatuta. Era berean erraustegiko hautsak Igorre eta Zallako zabortegietan isurtzen dituzte.

Comments are closed.