2016-3-22 erraustegia giza kateaDatorren igandean Onkologiko eta Diputazio bitartean egingo den giza-kateak atxikimendu ugari jaso du alor sozial, politiko zein sindikaletatik. Izan ere, ekimenaren alde egin dute oposizioko alderdi gehienek, sindikatu nagusiek, hainbat eragilek eta talde ekologistek (Ikus zerrenda osoa testuaren bukaera).

Igandekoa mobilizazio berezia izango da (erraustuez.org) eta erronka handia, bai parte partze- zein antolatze-aldetik. Alabaina, sustatzaileek eutsiko diotela sinestuta daude, erraustegiaren proiektuak gipuzkoarren artean sortu duen ondoeza ikusita.

Zergatik hasi Onkologikoan? Ez dugulako han bukatu nahi.

Zergatik bukatu Foru Aldundian? Bertan has daitekeelako behar baino pertsona gehiago Onkologikoan bukatzera eraman ditzakeen bidea.

Giza katearen bidez irudikatu nahi dugu gai honekin minimoki interesatu den edozeinek dakiena, baita jendaurrean dakiten hori ukatzen dutenek ere. Alegia, badaudela datu zientifiko sendoak esateko hondakinak erretzea asoziatzen dela minbizi-kasuen eta hilkortasunaren handitzearekin, baita beste hainbat gaixotasun ugaltzearekin ere, erraustegi batetik 10 kilometroko inguruan bizi den populazioan.

Erraustegia pertsonen osasunerako zein ingurumenerako arriskutsua da. Gainera, garestia da (mila milioi baino gehiago 35 urtetan); alde horretatik, belaunaldi hau ez ezik gure seme-alabena ere hipotekatuko du. Eta hori gutxi balitz, birziklatze-bidean zein ekonomia zirkularreko bidean aurrera egitea ere oztopatzen du.

Gogoan izan:

“Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian,

eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi”.

 

Atxikimenduak

  • Aiztondoko plataforma (Villabona, Zizurkil, Aduna, Alkiza, Asteasu eta Larraul)
  • Astigarraga Zero Zabor
  • Eguzki
  • Ekologistak Martxan
  • Erraustegiaren aurkako Usurbilgo Taldea
  • Erraustegia Erabakia (Usurbil)
  • Errausketaren kontrako Koordinadora
  • Greenpeace
  • Haritzalde Naturzaleen Elkartea
  • Hernanin Zero Zabor
  • Ipar Haizea (Andoain)
  • Lasarte-Orian Aire Garbia
  • Oñati Zero Zabor
  • Tolosa Zero Zabor
  • Usurbilgo Zero Zabor
  • Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea
  • Zubietako Herri Batzarra
  • Ganemos Andoain Irabazi
  • Equo
  • Ernai
  • Gazte Abertzaleak
  • Irabazi
  • Ezker Anitza-Izquierda Unida
  • EH Bildu
  • Podemos Euskadi
  • Sortu
  • CCOO de Euskadi
  • ELA
  • ESK
  • LAB