m7-1

Asteburu honetan Italiako Rossano Ercolini, Zero Waste Europeko lehendakaria eta errausketaren kontrako mugimenduko kidea Hernanin eta Usurbilen izan da. Larunbatean Hernanin Zero Zabor taldeak antolatutako “Ez erraustu etorkizuna. Zero Zabor da bidea” hitzaldia eskaini zuen eta igandean berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan egin nahi duen erraustegiko gunean izan zen.

Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideok bertan izan ginen eta Rossano Ercolinirekin taldeko argazkia ateratzeko aukera izan genuen (argazkia www.kronika.eus).

Zubietako egin nahi duten erraustegiko “Zero gunera” bisita

Igande goizean erraustegiaren zero gunera igo ziren hainbat eragiletako ordezkariak eta herritarrak: Usurbilgo Xabier Arregi alkatea,  Zubietako Herri Batzarreko kideak, Hernanin Zero Zabor taldeko kideak eta Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldeko kideak.  Rossano Ercolinik gertutik ikusi ahal izan zuen erraustegia egin nahi duten gunea. Ondoren Usurbila jaitsi ginen guztiok eta bertan, herriko hondakinen bilketa eta auzo konposta guneak ezagutzeko aukera izan genuen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Argazkia: www.noaua.com