Greba orokorrarekin bat egiten dugu bizitza duinaren alde

Ohar honekin jakinarazi nahi dugu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ere bat egiten dugula urtarrilaren 30erako Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba orokorraren deialdiarekin. Gure ustez oso argia da egoera. Erraustegiak eta gainerako azpiegitura erraldoiak egiteko milioiak eta milioiak xahutzeko inolako lotsarik ez duten agintari politiko horiek esaten digute ez dagoela dirurik …

Crowdfundinga abian: babestu erraustegiaren kutsadura kontrolatzeko ikerketa independentea!

Gipuzkoako Foru Aldundiak egin behar lukeen lana herritarrok egingo dugu! Egin ekarpena eta lagundu jendearen artean ekimena zabaltzen mesedez! Biba gu! Hemen crowdfundingean ekarpena egiteko lotura: vkm.is/erraustegiarenkontrola Zubieta Lantzen elkarteak lotuta, nazioarteko fundazio bat eta Eusko Jaurlaritzak akreditatutako enpresa bat Gipuzkoako erraustegiaren inguruetan kutsadura laginak hartzen aritu dira irail hasieran. …

Errausketak klima ere hondatzen du

Nola egongo ote da mundua eta nola Euskal Herria 2051. urtean? Klimaren berotzeak munduan zabalduko duen hondamendi handiarekin, nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Zer jan eta edango dute, zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051. urtean? Nolako zerbitzu sozialak? Nork eta zein baliabiderekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak, umeak…? …

Erraustegiek 2020etik aurrera ez dute Europako kohesio funtsetik laguntzarik jasoko

Europako Legebiltzarrean Eskualdeen Garapenerako batzordeak bozkatu du moztea Europar Batasunaren diru-laguntzak hondakinentzako zabortegi eta erraustegiei 2020tik aurrera. Parlamentariek argudiatu dutenez, honek baimenduko du diru gehiago erabili ahal izatea hondakinen prebentzio, berrerabiltze eta birziklatzeari laguntzeko, Europak 2035rako ekonomia zirkularra lortzeko ipinitako helburuak lortzeari begira. Jarraitu albistea irakurtzen ARGIAn.

Erraustegia gelditzea posible da, Serbian egin berri dute!

Ne Davimo Beograd mugimenduak aurkeztutako helegiteei arrazoi emanda, Serbiako gobernuak baliogabetu egin du Ingurumen ministerioak emandako ingurumen baimena Belgrado (1.700.000 biztanle) hiriburuko Vinca auzoan eraiki nahi zuten erraustegi berriarentzat. Prozedura osoa hasieratik errepikatzera behartu du. Jarraitu albistea irakurtzen Argian

Gipuzkoako erraustegia geratzea exijitu dute milaka gipuzkoarrek Donostian

Milaka herritarrek bete zituzten Donostiako kaleak larunbat arratsaldean. Eragile anitzek babestuta, Zubietako erraustegia geratzea eskatu zuten. Ibilbide osoan zehar, etenik gabekoak izan ziren errausketaren aurkako oihuak. Amarako Mendeurren plazatik abiatu, hiri erdiguneko kaleak zeharkatu eta Alderdi Ederren amaitu zen mobilizazioan buruan, une oro, manifestatzera deitutako eragileen hiru pankarta izan ziren. …

Epaileek arrazoi eman diete Errazkin eta Intxaurrandietari: erraustegia gelditzea ez zen delitua izan

ARGIAk iturri zuzenen bidez jakin ahal izan duenez, epaileek arrazoi eman diete Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini. Apirilean epaitu zituzten Madrilen, aurreko legegintzaldian Gipuzkoako erraustegia gelditzeagatik, gaur egungo GHKk salaketa jarrita. 40 milioi eurotik gorako zigorraren itzala izan dute gainean. Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua zela eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK …

Zubietako erraustegiraino iritsi da protesta eta Ertzaintzak kolpeka erantzun du

Gipuzkoa Zutikek deituta eta hainbat erakunderen babesarekin, igande arratsaldean zientoka herritar hurbildu dira Zubietako erraustegia eraikitzen ari diren ‘0 gune’ delakoraino, errausketaren kontrako protesta eraman nahian. Ertzaintzak eragotzi die bertaratzea, hurbiltzeko bide guztiak itxita. Iazko martxan baino ertzain gehiago bidali dituzte Gipuzkoako agintariek eta airetik helikopteroak gertutik jarraitu ditu protestalarien …

Omenaldia Zubietan erraustegia gelditu eta alternatibak gauzatu zituzten agintariei

Arratsalde on, lagunok. Gaur Zubietan, Iraultza Txikien kanpaldi honen erdian, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun emakume eta gizonok aitortza publiko bat egin nahi diegu bai Zubietan eraikitzen ari diren erraustegi-munstro hori gelditu zuten kargu publikoei eta bai hondakinak kudeatzeko sistema alternatiboak martxan jarri zituztenei. Duela urte asko PNV eta PSOEko …

Erraustu = egurtu beldurrik gabe

“Egia esan eta / Zigorrez erantzun / Gure bizkar moretan / Diteke irakur…”. Julen Lekuonak berriz kantatuko zuen egon balitz Zubietan irailaren 23ko arratsaldean. Zer nezesidaderekin, Markel Olano, zeren beldur? Agintariek ez zeukaten kezkatzeko motiborik: zientoka batzuk, tartean haurrak eta 80 urtetik gorako aiton-amonak, muinoan gora herri-bideetatik, inolako arriskurik gabeak …

Ehunka gaztek erraustegiaren aurka protesta egin dute Lasarte-Orian Ernaik deituta

“Utzi bizitzak kutsatzeari erraustegia gelditzera goaz” eta “Euskal Herrian Bizi” lelopean egin dute manifestazioa Lasarte-Oriatik erraustegiko lanetara kamioiak sartzen diren lekuraino. Ehunka gazte Gipuzkoako Aldundiak egin nahi duen proiektuaren aurka kalera atera dira. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.