- Gipuzkoa Zutikek deituta eta hainbat erakunderen babesarekin, igande arratsaldean zientoka herritar hurbildu dira Zubietako erraustegia eraikitzen ari diren ‘0 gune’ delakoraino, errausketaren kontrako protesta eraman nahian. Ertzaintzak eragotzi die bertaratzea, hurbiltzeko bide guztiak itxita.
Iazko martxan baino ertzain gehiago bidali dituzte Gipuzkoako agintariek eta airetik helikopteroak gertutik jarraitu ditu protestalarien mugimendu guztiak. Beren protesta erraustegi atariraino eramanik, beherako bideari ekin diote buzo zuriz beztitutako ehunka herritarrok.