“Zuen negozioa, gure minbizia” lemapean, erraustegiaren kontrako protesta Foru Aldundian

Erraustegiaren kontrako Mugimenduak deituta eta “Zure negozioa, gure minbizia” lemapean, ehunka lagun bildu ziren atzo goizean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. Izan ere, foru jauregiaren barruan bilera egitekoa zen Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak, gai-zerrendan puntu garrantzitsua zuelarik: erraustegia eraikitzeko baldintza-pleguak onartzea. Protesta ikusgarria izan zen. Sirena-hotsa entzutearekin batera, Foru Aldundi aurreko lur …

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak uztailaren 28an Donostiako Foru Aldundiaren aurrean biltzera deitu du

Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak ostegunean, uztailak 28, bilera egingo du Foru Aldundian, Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren baldintza-plegua onartzeko. Oso erabaki garrantzitsua da, gipuzkoarron poltsikoak hipotekatuko dituelako… 2051. urtera arte! Izan ere, erraustegiak, aurrera egiten badu, hondakinak ez ezik diru publiko asko ere erreko du. Eta diru hori, nahitaez, gipuzkoarron poltsikoetatik …

Erakunde sindikalak, talde ekologistak eta alderdi politikoak, Zubietako erraustegia eraikitzeko proiektuaren aurrean

Hondakinak kudeatzeko Gipuzkoak behar dituen azpiegiturei buruz hausnartzeko eta eztabaida serio, sakon eta partekatua egiteko sei hilabeteko luzamendua eskatu diegu gaur EAJ eta PSEri eragile hauek: EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Anitza, Equo, ELA, LAB, ESK, CCOO, STEILAS, Eguzki eta Erraustegiaren Kontrako Mugimenduak GHK-k Zubietako erraustegia eraikitzeko baldintza pleguak uztailaren …