Erraustegiaren kontrako Mugimenduak protesta-ekintza bat egin du gaur eguerdian Foru Aldundiaren eta Bancon Santanderren aurrean

“Zuen negozioa, guztion minbizia eta ruina” lemapean, Erraustegiaren kontrako Mugimenduak protesta-ekintza bat egin du gaur eguerdian Foru Aldundiaren eta Bancon Santanderren aurrean. Ekintza honen bidez zabaldu nahi izan dugun mezua laburbilduta dago honako testu honetan. GUTXI BATZUREN NEGOZIO ILUNA, GUZTION SUFRIMENDUA

Bihar, erraustegiaren kontrako mobilizazio berria “Zuen negozioa, guztion minbizia eta ruina” lemapean

Bihar larunbatean, hilak 15, Erraustegiaren kontrako Mugimenduak mobilizazio berri bat egingo du. Zehatz-mehatz, Diputazioa eta Banco Santander bitarteko kalejira bat izango da. Hitzordua: 12:00etan, Diputazioaren aurrean. Lema, berriz, “Zuen negozioa, guztion minbizia eta ruina”. Banco Santanderren aurrean manifestu bat irakurriko da. Ekimen honen berri ematera gonbidatzen zaituztegu.

Erraustegiaren aurkako Mugimenduak mobilizazioak areagotuko ditu, herritarron osasunaren eta diruaren kontura aberastu nahi dutenak zuzenean salatuz

Dinamika berriaren lehenengo hitzordua urriaren 15ean izango da, 12etan, Diputazioa eta Santander banketxe bitartean Erraustegiaren aurkako protestak areagotuko dira hurrengo asteotan Gipuzkoan. Erraustegiek osasunari egiten dioten kaltea zientifikoki demostratuta egon arren, eta Gipuzkoan inoiz egin den diru publikoaren xahuketarik handienak herritarren artean sortu duen haserrea kontuan hartu gabe, Diputazioak erraustegiarekin …