Mugitu gaitezen gipuzkoarrok! Errausketarik Ez!

Erraustegiaren Aurkako Eguna ospatu genuen larunbatean Zubietan. Hiru hitzaldi interesgarri antolatu genituen Kaxkape egoitzan; Baserria XXI elkarteak errausketa eta nekazaritzari buruz eskainitakoa batetik. Sustrai Erakuntza Fundazioko kide Martin Zelaia, erraustegia alboratu duen Nafarroako Hondakinen Kudeaketa planaz aritu zen. Eta Madril aldetik Valdemingomezeko erraustegi ondoan bizi diren Rivaseko bizilagunen bisita izan …

Erraustegiaren aurkako “Barraskilo Operazio” auto karabana arrakastatsua!

Gipuzkoa Zutik Mugimenduak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegiaren aurkako “Barraskilo Operazioa” auto karabana burutu dugu. Belartzatik (Decathlon aparkaletutik) abiatu genuen atzo arratsaldean “Barraskilo Operazioa”. N-1 errepidetik barrena Andoain eta Lasarte-Oria zeharkatu genuen, eta Igarara ere iritsi ziren kotxeak. Larunbaterako (maiatzak 27) Zubietan antolatu dugun Erraustegiaren Aurkako Eguna girotzeko baliatu dugu …

Auto ilarak sortu dituzte N-1ean, erraustegiaren aurka protesta egiteko

Mobilizazioa antolatu dute larunbaterako, Zubietan. Errausketaren Aurkako Eguna egingo dute Zubietan datorren larunbatean, bertan eraikitzekoak diren errauste plantaren aurka. Arratsaldean, ordea, Gipuzkoa Zutik plataformak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak Barraskilo operazio esan diotena antolatu dute; Belartzatik irten dira hainbat auto, eta ilarak sortu dituzte errepidean.

Ez etsi! Ez onartu erraustegi kriminal hau!

Arg.: Lide Ferreira- Irutxuloko Hitza Maiatzaren 17an Zubietako erraustegia eraikitzen hasi zirenetik astea bete da eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideak  Donostiako Udalean hedabideen aurrera agertu gara maiatzean burutuko ditugun ekintzak azaltzeko. Erraustegiko brak bigarren aldiz hastera doaz. 2011ko udaberrian hasi zituzten oraingo agintariek eta gero EHBildukoek gelditu. Orduan, 2011an, milaka …

Gipuzkoarrak kalera atera gara eta ozen esan dugu: “Errausketarik ez! Ez gure izenean!”

  Gaur arratsaldeko 19:00etan Gipuzkoako hainbat herritan elkarretaratze zaratatsuak egin dira. Alternatiba merkeago eta osasuntsuagoak daudelako erraustegirik ez! Ez gure izenean!!! Adi hurrengo egunetan luzatuko ditugun deialdiei! Hona hemen herrietako bideoa eta argazkiak:

Maiatzean Gipuzkoa osoan mobilizatzeko deia: “Errausketarik ez! Ez gure izenean!”

Non egongo ote gara 2051. urtean? 35 urte barru… nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Nolako zerbitzu sozialak edukiko dituzte? Zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051. urtean? Nork eta zein dirurekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak, umeak…? Ezin dugu onartu erraustegi inposatu bat datozen 35 urteetarako kaltetuko dituena gure …