Igandekoa, ekainak 18, bosgarren gose greba eguna izan zen. Erraustegiaren aurkako gose grebalariek jakinarazita Donostiako udalak grebalariei laugarren gauean Easo plazan lo egiteko baimena ukatu zien baina bertan jarraitu dute protesta egiten. Grebalariek ez dute esperantza galdu, elkartasuna leku askotatik jasotzen ari baitira.

Ekainak 18, igandea


a

Irabazi Donostia eta Equo Gipuzkoako ordezkarien bisita

Igande goizean Irabazi Donostia eta eQuo Gipuzkoako kideak etorri ziren gose grebalariei bisita egitera.

a

Gose grebalarien mezua arratsalderako

a

a

“Munduko dantzaka” dantza tailerra #ErrausGoseGreba gunean

a

a

a

a

Elkartasun eta babes gehiago

Gipuzkoako hainbat herrietatik gose greban dauden sei lagunei euren elkartasuna eta babesa adierazi zieten igandean: Usurbildik, Hernanitik, Donostiako Aingura Kofradiako kideak, Jean Loubet Donibane Garazitik, Amsterdanetik….

a

a

Gose grebalariek Jean Loubeten (Donibane Garaz) bisita izan zuten, Errausketaren Aurkako Mugimenduari bere iritzia eman zion eta ondoren bere gitarrarekin emanalditxo bat eskaini zuen (laister arriko dugu bideoa).