Martxoaren 21ean, asteartea, Andoaingo errausketaren aurkako Ipar Haizeak plataformak, hitzaldia antolatu du gaian adituak diren bi partaide berezirekin. Alde batetik GHK-ko lehendakaria izan zen Ainhoa Intxaurrandieta eta bestetik Donostiako alkate izandako eta medikuen plataformako (OEIT/GEIS) kide Juan Karlos Izagirrekin.

Hitzaldia Andoaingo Urigain kultur etxean egingo da, 19:00etatik aurrera. Hitzaldia euskaraz eta gazteleraz egingo da eta gutxi gorabehera 60 minutuko iraupena izango du. Ipar Haizeak hitzaldira gerturatzeko gonbidapena luzatu die herritarrei: “Alternatiba dagoelako, erraustegirik ez! Hau da errausketaren aurkako mugimenduak martxan duen kanpaina eta martxoaren 25an elkargune izango duen inoizko manifestazio handienaren leloa. Guk ondorengo hitzaldia antolatu dugu bi gonbidatu bereziekin; Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohia eta Juan Karlos Izagirre GEIS-OEIT mediku plataformako kideekin. Animatu eta zabaldu!”