Datorren martxoaren 25ean (larunbata) manifestazioa antolatu dugu Donostian “Errausketarik ez, alternatiba dagoelako” lemapean. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoeta futbol zelai paretik Bulebarrera. Manifestazioari begira, lehenik, larunbat honetan, martxoak 18, eguerdiko 12:00etan, gipuzkoarrak Anoeta futbol zelai aurrera gerturatzeko deia egiten dizuegu. Prentsaurreko jendetsu bat antolatu dugu eta horretarako denon partehartzea ezinbestekoa dela uste dugu.

Atxikimendu kanpaina ere martxan dugu, dagoeneko 70 eragiletik gora babesa adierazi dugu, era askotako erakunde, elkarte, talde eta herritarrok hain zuzen ere. Herritarrei zein talde eta mugimenduei agerraldira gerturatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Errausketak badauka alternatiba, demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak.

Errausketarik ez! Ez Zubietan ez inun!