Gaur (martxoak 22) arratsaldeko 19:00etan, Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak antolatuta erraustegirik gabeko alternatibaren aurkezpena egingo da, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Lasarte-Orian Aire Garbiaren hitzetan zaborraren errausketa pasa den mendeko teknologia da: “Minbizia garatzeko aukerak handitzen ditu, kostu ekonomiko oso altua suposatzen du, sortzen dituen eskoria eta errauts toxikoentzako zabortegiak behar ditu eta baliabide xahutze izugarria dakar. Ekonomia zirkularraren europar gida-lerroaren kontrako norabidean doa”.
Aire Garbiko kideek informazio gehiago nahi duten herritarrek arratsalde honetan gaian sakontzeko aukera izango dutela adierazi dute.
Larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia
Era berean, Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak Errausketaren aurkako mugimenduak larunbaterako deitu duen manifestazioan parte hartzera deituko dituzte herritarrak.