Erraustu = egurtu beldurrik gabe

“Egia esan eta / Zigorrez erantzun / Gure bizkar moretan / Diteke irakur…”. Julen Lekuonak berriz kantatuko zuen egon balitz Zubietan irailaren 23ko arratsaldean. Zer nezesidaderekin, Markel Olano, zeren beldur? Agintariek ez zeukaten kezkatzeko motiborik: zientoka batzuk, tartean haurrak eta 80 urtetik gorako aiton-amonak, muinoan gora herri-bideetatik, inolako arriskurik gabeak …

Ehunka gaztek erraustegiaren aurka protesta egin dute Lasarte-Orian Ernaik deituta

“Utzi bizitzak kutsatzeari erraustegia gelditzera goaz” eta “Euskal Herrian Bizi” lelopean egin dute manifestazioa Lasarte-Oriatik erraustegiko lanetara kamioiak sartzen diren lekuraino. Ehunka gazte Gipuzkoako Aldundiak egin nahi duen proiektuaren aurka kalera atera dira. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.

Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan

ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak deituta, hainbat militante bildu ziren asteazkenean, 19, Bilboko Guggenheim museoaren atarian hondakinak errausten dituen industriari bere protesta azaltzeko. CEWEP Europako errauste planten patronala biltzarra egiten ari da Bilbon Zabalgarbi erraustegiak antolatuta. Ekitaldiei hasiera afari batekin eman behar ziotenez Guggenheim museoan, han bertan antolatu du protesta …

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ere Zubietara dei egiten du hurrengo astebururako

Erraustegiaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun taldeok datorren asteburuan Zubietan egingo diren ekimenetan parte hartzeko deialdia indartu nahi dugu. Ondorengo kolektiboek osatzen dugu Erraustegiaren Aurkako Mugimendua: Hernanin Zero Zabor, Lasarteko Aire Garbia, Andoaingo Ipar Haizea, Usurbil Zero Zabor, Donostia Bizirik! eta Gipuzkoa Zutik. Asteburu osoan zehar Iraultza Txikien Akanpada egingo dugu …

Espainiako Vuelta Bilbon; Tour Alternatiba Donostian

Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta. Hiru asteko hiru itzuli handi eta ospetsu. Klima aldaketak, ordea, beste itzuli erraldoi bat sortu du, Tour Alternatiba, eta aurten bigarren edizioa dabil martxan. Espainiako Vuelta egun hauetan iritsiko da Bilbora. Abuztuaren 25ean hasi zen Malagan eta irailaren 16an amaituko da Madrilen. 21 …

Karrantzako Minda usteletik Zubietako erraustegira: nork ikertu behar ditu EAEko ate birakariak?

Bizkaiko Entzutegiak erabaki berri du Karrantzako Minda araztegiaren kiebrak badituela errudunak eta Bizkaiko bailara honetako azienden simaur-isuriak birziklatzeko proiektua antolatu zutenak kondenatu ditu, tartean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza saileko zuzendari postutik arazteagiaren bultzatzaile nagusia izan zen Martin Askazibar (EAJ), lekuko beste zenbait agintari ohiz gain. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.

Mobilizatzeko ordua: apirilaren 18an elkarretaratzeak anbulategietan

Azken aldian erraustegien inguruan argitaratu diren albisteak kezka areagotu besterik ez dute egin gizartean. Ez soilik azken aldian, oraindik gogoan dugu Anbereseko erraustegia nola lehertu zen edota Estatu Batutan eta Sardinian kiskali ziren erraustegiak, baita Mexikon eta Japonen duela ez asko, edota Zabalgarbiko “Q” fiebrearen isuria. Hauek denak erraustegien ondoan …

Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiaren aurkako eta osasunaren aldeko ahotsak entzun dira berriz ere Donostian

Pasa den larunbatean milaka herritarrek ozen aldarrikatu zuten Zubietako erraustegia geratu beharra dagoela. Mobilizazio jendetsua izan zen, milaka eta milaka herritar kalera atera ziren. Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko eta Landaberri ikastolako irakasleen agerraldiarekin amaitu zen elkartasun izaera nabarmena izan zuen mobilizazioak. Aipatzekoa da bereziki, 2013ko azaroan …

Otsailaren 24an manifestazio handia erraustegiaren aurka

Dagoeneko jakin badakigu %80ko birziklatze tasa lortzea posible dela, horretarako bitartekoak jarri eta borondatea izanez gero. Modu honetan zabor nahasi ugari sortzea ekidin genezake, geratuko litzatekeen apurrarekin errausketa ez den beste irtenbide bat bilatzea posible izango genuke eta ez Gipuzkoan egin nahi duten bezala erraustegi toxiko bat inposatu eta 35 …

Goi tentsioko linearik ez

Erraustegiaren kontrako Mugimenduak deituta, erraustegiko goi-tentsioko linearen kontrako mendi-martxa egin genuen urtarrilaren 27an, goiz partean, Azkortera. Gero, LasarteOrian manifestatu ginen, eta eguna biribiltzeko ekitaldi bat egin genuen Okendo plazan.

Urtarrilaren 27an erraustegiko goi-tentsioko linearen aurkako mendi-martxa

Zubietako erraustegiari zerbitzua emateko eraiki nahi duten goi-tentsioko linearen aurkako mendi-martxa egingo du urtarrilaren 27an Erraustegiaren aurkako Mugimenduak. Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Andoaindik abiatutako zutabeek bat egingo dute 11:30ean Azkorteko ermitan, Buruntzapean. Martxa bukatzeko, ekitaldi bat egingo da 13:00etan Lasarteko Okendo Plazan. Proiektuaren arabera, linea Hernani eta Urnieta bitarteko mugan …