Zaldibarko ezbeharra hain modu eskandalagarrian kudeatzen ari direnek erraustegia inposatu nahi digute.
Alberto eta Joaquin, gure gogoa zuekin dago.
Noizbait Zubietan ezbehar bat gertatzen bada, txinako enpresari botako diozie errua? Ezkutatu egingo zarete Olano ets Asensio? Kutsadura datuak ezkutatuko dituzue? Prest zaudete herritarrak kutsatzeko zuen lagunen negozioa bermatzearren?
Ez dugu erraustegia sekula onartuko. Horregatik, otsailaren 29an manifestazioa deitzen dugu Donostian, ‘Ez erre etorkizuna’ lelopean.