Gaur 17:00etan Diario Vasco egunkariko eraikinaren atarian elkarretaratzea eta 19:00etan erraustegiaren aurkako gose grebaren bukaera ekitaldia

  a Gaur ekainak 21, asteazkena, Donostiako Easo Plazan burutzen ari den gose greba 19:00etan amaituko da. Gaurko bi hitzordu antolatu dira eta horietan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Ekainak 19, erraustegiaren aurkako gose grebaren seigarren eguna

Argazkia: Errenteriako Hitza Errausketaren aurkako gose greban dauden sei herritarrek seigarren egunean Amarako Easo parkean jarraitu dute, inguruan mugimendu politiko batek lagatako egoitzan gaua eman ondoren. Egunero bezala, auzotarren elkartasun mezu eta keinuak jaso dituzte, horietako batzuek etxeetako ateak ere ireki dizkietelarik edozein beharretarako.

Ekainak 18, erraustegiaren aurkako gose grebaren bosgarren eguna

Igandekoa, ekainak 18, bosgarren gose greba eguna izan zen. Erraustegiaren aurkako gose grebalariek jakinarazita Donostiako udalak grebalariei laugarren gauean Easo plazan lo egiteko baimena ukatu zien baina bertan jarraitu dute protesta egiten. Grebalariek ez dute esperantza galdu, elkartasuna leku askotatik jasotzen ari baitira.

Ekainak 17, erraustegiaren aurkako gose grebaren laugarren eguna

a Ekainak 17, larunbata a Erraustegiaren aurkako giza katea Atzo, larunbata, gose grebalariek deitutan Donostian erraustegiaren aurkako gizakatea burutu zen.  Giza katea eguerdiko 12:00etan hasi zen Easo Plazatik eta Gipuzkoa Plazan amaitu zen. Ekimen honetan hainbat herrietatik etorritako gipuzkoar ugarik parte hartu zuten: “Ama lurra, defenda dezagun!”, “Ez, ez, ez, …

Ekainak 15, erraustegiaren aurkako gose grebaren bigarren eguna

a Ekainak 15, osteguna a Donostiako Udalak lehen eguneko pankartak kendu egin ditu Goizeko 9:00ean gose grebalariek informatu dute lotan zeuden bitartean, Easo plazan gose grebari ikusgarritasuna emateko jarritako pankartak kendu dituztela Donostiako Udalaren aginduetara dauden garbitzaileek: “Kaixo lagunak. Grebalariak apur bat atsekabetuak gaude. Plazan gauez zintzilikatuak geneuzkan pankartak kendu …

Ekainak 14, erraustegiaren aurkako gose grebaren lehen eguna

Atzo, ekainak 14, sei lagunek erraustegiaren aurkako astebeteko gose grebari ekin zioten Donostiako Easo Plazan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekimen honi bere babesa ematen dio eta gune honek eskaintzen digun aukera probestuko dugu bertan gertatzen denaren inguruan informazioa emateko. (Argazkiak eta bideoak: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Noaua!, Argia eta herritarrak)

Gaur hasiko da erraustegiaren aurkako GOSE GREBA Donostiako Easo Plazan

Herritar talde bat gaurtik (ekainak 14)  eta ekainaren 21 bitartean GOSE GREBA egingo du erraustegiaren aurka Donostiako Easo Plazan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekimen honi bere babesa ematen dio eta deitzaileek hala eskatuta, gaur arratsaldeko 19:00etarako bertara gerturatzeko deia egiten dugu babes hori bertan adierazteko. Dagoeneko, gose greban parte hartuko duten …

Erraustegiaren gezur handiaren aurka gose greba

Herritar talde batek astebeteko gose greba abiatuko dugu asteazkenean, erraustegiaren aurka. Milaka eta milaka herritarrok proiektu hau arbuiatzen dugula ikustarazi arren, inposatu egin nahi dutela ikusten dugunez, protestak ezkutatu nahian ari direla ulertuta, oraingo hontan gose greba  protesta eredua  hautatu dugu, inposatu nahi diguten erraustegiak gu guzion bizitzengan izango duen …