Errausketaren aurkako giza kate luzeak Kontxa inguratu zuen

Noaua Usurbilgo hedabideak argitaratutako albistea. Errausketaren aurkako eta osasunaren aldeko mezua, Kontxako hondartzaraino eraman zuen ehunka lagunek osaturiko giza kateak. Parte hartzaile beterano batek aipatu zigunez hamaseigarren giza katea zen atzokoa Donostiako Kontxa hondartzan. Oraingoa berezia, erraustegia ofizialki martxan jartzear den honetan egin baita. Errausketaren aurkako eta osasunaren aldeko borrokak …

Gipuzkoan gutxien birziklatzen duen puntu beltza da Donostia

Ofiziala da: Donostia da Gipuzkoan pertsonako zabor kopururik handiena sortzen duen herria eta aldi berean, organiko gutxien birziklatzen duena. Inguruko herrietan aldaketak egin dituzte eta orain ofizialki gara azkenputz zerrenda lotsagarrian. Bataz beste, urtean 288 kg errefus sortzen ditugu pertsonako eta hiriko gaikako bilketa tasa %40 da.Oso datu txarrak dira …

Larunbatean hitzaldia: Dioxinak Harlingenen (Holanda) – Dioxinak Zubietatik?

Apirilaren 13an, goizeko 10:00etan hasita, Hernaniko Biteri kultur etxean hitzaldi berezia emango du Holandako ToxicoWatch fundazioko Abel Arkenbout toxikologoak: “Dioxinak Harlingenen (Holanda) – Dioxinak Zubietatik? “Honela kutsatzen dute erraustegi modernoenek”. Hitzaldiaren ondoren kazetariei erantzuteko tartea ere edukiko du Arkenboutek eta harekin elkarrizketaren bat lotu nahi izanez gero, seguru tarte bat …

Zubietako erraustegiak badauzka tximiniak (bi) eta dagoeneko ikusten zaizkio

Zubietako erraustegia tximiniarik gabekoa izango ote zen? Hala iradokitzen zuten GHKk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak obrak hasi aurretik zabaltzen zituzten ordenadore bidezko irudiek. Egunotan, ordea, labeak sudurren aurrean dauzkaten Usurbilgo herritarrek begi hutsez eta kaletik bertatik ikusi ahal izan dituzte bi tutu erraustegiaren sabaian: horra tximiniak. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.

Zubietan errauts litezkeen hondakinen erdiak baino ez ditu sortzen Gipuzkoak

Aldundiaren datuetatik ondoriozta daiteke 110.000 tona bideratu ahalko dituztela erraustera. 200.000 tonako ahalmena du erraustegiak Zubietako erraustegiaren tamaina Gipuzkoak sortzen duen hondakinen kopuruaren araberakoa dela argudiatu dute aldundiko agintariek. Hain zuzen ere, tamaina hori zehaztu zuen diputazioak 2016an egindako prognosi batek. Alabaina, joan den astean aldundiaren Ingurumen diputatu Jose Ignacio …

Errausketak klima ere hondatzen du

Nola egongo ote da mundua eta nola Euskal Herria 2051. urtean? Klimaren berotzeak munduan zabalduko duen hondamendi handiarekin, nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Zer jan eta edango dute, zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051. urtean? Nolako zerbitzu sozialak? Nork eta zein baliabiderekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak, umeak…? …

Zubietako ‘0 eremuan’ dagoen Landaberri ikastolak ere GuraSOSen manifestaziora joateko deia egin du

Zubietan eraikitzen ari diren erraustegi berritik 500 metrotara dagoen Landaberri ikastolako guraso, ikasle eta irakasleek bat egin dute larunbat arratsalderako –otsailak 23– GuraSOSek antolatu duten manifestazioarekin, ikastolako atarian egindako argazi masibo bat zabalduz. Jarraitu albistea irakurtzen Argian.

Kanalduteko saioa: Erraustegia bai ala ez?

Aldi huntan Zuzenean Zure Esku saioaren hirugarren denboraldiko bigarren emankizuna Andoaingo Ipar Haizea elkarteak eraman du. Gipuzkoan buruasute eta eztabaidak sortzen dituen aktualitate gai bat mahaingainean ezarri dute, erraustegiarena alegia. Erraustegia bai ala ez? Hori izan da saioaren eztabaida Elisa Alonso eta Julen Begiristain Ipar Haizeak elkartekideak gidaturik tartean Xabier …

Erraustegiek 2020etik aurrera ez dute Europako kohesio funtsetik laguntzarik jasoko

Europako Legebiltzarrean Eskualdeen Garapenerako batzordeak bozkatu du moztea Europar Batasunaren diru-laguntzak hondakinentzako zabortegi eta erraustegiei 2020tik aurrera. Parlamentariek argudiatu dutenez, honek baimenduko du diru gehiago erabili ahal izatea hondakinen prebentzio, berrerabiltze eta birziklatzeari laguntzeko, Europak 2035rako ekonomia zirkularra lortzeko ipinitako helburuak lortzeari begira. Jarraitu albistea irakurtzen ARGIAn.

Zabalgarbik zaborren errausketagatik 24 milioiko diru-laguntza jaso du, nahiz eta gas naturala erre argindarra lortzeko

EH BILDU legebiltzarkide taldeak eskatuta, otsailaren 13an Gorka Buenok Ekologistak Martxan Zero Zabor Bizkaian plataformaren izenean agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuko  Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean, Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiaren arazo eta alderdi ezkutuak mahai gainean jarriz. Irakurri albiste osoa Argian