Erraustegia zabaltzen ari den kutsadura konparatzen hastera doa Toxicowatch fundazioa, inguruetan lagin berriak hartuta

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak 2020ko azaroan abian jarri du Zubietako Erraustegiak sortutako kutsadurak neurtzeko kontrolaren bigarren fasea eta asteotan ari dira laginak biltzen, ondoren laborategira bidali eta ToxicoWatch fundazio holandarrak analizatu ditzan. Lehendik informatu genuenez, Zubieta Lantzen elkarteak eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ToxicoWatch (TW) fundazio holandarrari eskatu zioten Zubietako erraustegiaren biomonitorizazio …

Igandean giza-katea: denon ahaleginez erraustegia gelditu

2020ko irailera heldu gara, Donostiako erraustegia eraikita dago, azken hilabeteetan frogak egiten (zaborra erretzen) ari dira eta epe laburrean behin betiko martxan jarri asmo dute urte askotan instalazio hau bultzatu duten talde politiko (PNV, PSE), Foru Aldundi, GHK eta enpresek (Urbaser, Murias, LKS, Altuna y Uria, etab). Bere tximiniei kea …

Donostia izan da 2019an ere pertsonako zabor gehien sortu duen hiria Gipuzkoan, eta gutxien birziklatu duena

Donostiak jarraitzen du izaten Gipuzkoan pertsonako zabor gehien sortzen duen hiria , eta aldi berean, pertsonako gutxien birziklatzen duena. Zaborretara botatzen den hondakinen %80 birziklagarria da eta erraustegia elikatzeko baliatu nahi dute drama hau. Ondoren emango ditugun datuak Gipuzkoako Foru Aldundiak berak argitaratu ditu, nahiz eta oso oharkabean pasatzen dituen. …

Zaldibarkoak ere erakutsi digu ezin dugula erraustegia onartu, larunbatean denak kalera

Azkenean ofizialki piztear dira Gipuzkoako erraustegiaren labeak. Ez herritarron borondatea, ez medikuen ohar larriak, ez mugimendu sozial, sindikatu, alderdi eta elkarteen eskariak, ezta alternatiba hobe, garbiago, merkeago eta eraginkorragoak badirela demostratzea ere… ez inori eta ez ezeri kasu egin gabe, azkenean Gipuzkoako agintari politikoek eta korporazio handiek egin dute nahi …

Zaldibar Argitu: Ohar garrantzitsua

Eibar, Ermua, Zaldibar eta inguruetan dioxina eta furano mailak onartutakoa baino 40-50 aldiz handiagoak direla azaldu du Jaurlaritzak. Marra gorri guztiak gainditu dituzte. Elkartasun beroena inguruotako herritarroi. Ez zaudete bakarrik. Onartezina da urteetako kudeaketa ustelaren ondorioz, gutxi batzuen negozioagatik, poblazioaren osasuna arriskuan jartzea. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu Iñaki Arriola eta …

800 pertsonatik gora ‘Zaldibar Argitu, erraustegia gelditu’ deialdietan

Zaldibarko ezbeharra hain modu eskandalagarrian kudeatzen ari direnek erraustegia inposatu nahi digute. Alberto eta Joaquin, gure gogoa zuekin dago. Noizbait Zubietan ezbehar bat gertatzen bada, txinako enpresari botako diozie errua? Ezkutatu egingo zarete Olano ets Asensio? Kutsadura datuak ezkutatuko dituzue? Prest zaudete herritarrak kutsatzeko zuen lagunen negozioa bermatzearren? Ez dugu …

‘Zaldibar argitu, erraustegia gelditu’ urgentziazko deialdiak

Zaldibar, Ermua, Eibar, Mallabia, Elgeta eta inguruetako herritarrei eklartasuna adierazteaz gain, erraustegia gelditzeko eskatuz kontzentrazioak deitzen ditugu ondorengo herrietan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak bat egiten du ‘langileak, osasuna, erantzukizunak’ eskaerekin eta ondorengo herrietan jende guztia deitzen dugu bihar asteazkena 19:00etan mobilizazio zaratatsuetara. Zaldibarren hondakin arriskutsurik ez zegoela esan, eta bi langile …

PSEko egoitzaren aurrean protesta

Atzo PSEko kideei beren Donostiako egoitzara eraman genien Zubieta inguruan sortzen ari diren kea. Mezua beraiei: Ez dugu sekula onartuko erraustegia eta mobilizatzen jarraituko dugu. Herritarroi mezua: Donostia da pertsonako birziklatze datu txarrenak dituen Gipuzkoako udala. Munstroari jaten kendu behar diogu. Badugu lana eta Mugimendua proposamen bat lantzen ari da …

LARRIA: Lau herritar epaituko dituzte iaz erraustegira egin genuen martxan parte hartzea egotzita

Iazko irailean erraustegira egin genuen martxan parte hartu zutela egotzita lau pertsona epaitegira deitu dituzte Ertzaintzaren salaketaren ondorioz. Ia 2.000 lagunek parte hartu genuen protesta harekin desordena publikoak eragin izanaren erantzule gisa ikertuak direla esan diete. Zubietarrak dira bi, lasartearra bat eta donostiarra azkena. Gure elkartasun osoa beraiekiko eta mespretxu …

NaturKlima: Klima ez da negozioa

Naturklimak, Foru Aldundiak erraustegia zuritzeko sortu duen fundazioak, urriaren 23an eta 24an jardunaldiak antolatu ditu “Gipuzkoa Klimaren Alde” izenburupean. Errausketaren Aurkako Mugimenduak Foru Aldundiaren erakusten duen muturreko hipokrisia salatu nahi du, urteko 200 000 tona CO2 baino gehiago eta ehunka mila kilo nitrogeno oxido atmosferara isuriko duen erraustegia pizteko bezperetan, …