Martxoaren 29an “Erraustegia Zor toxikoa ala alternatiba” hitzaldia Tolosako Kultur Etxeko Areto Nagusian

Errausketaren Aurkako Aiztondo Plataformak martxoaren 29an (asteazkena) hitzaldia antolatu du Tolosako Kultur Etxeko Areto Nagusian: “Erraustegia Zor toxikoa ala alternatiba”. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta hizlaria Pello Zubiria kazetaria izango da. Errausketaren Aurkako Aiztondo Plataformak herritarrei bertara gerturatzeko gonbidapena luzatu die.

Zorionak guztioi! Gora Gipuzkoa! Badaukagu Alternatiba! Errausketarik Ez!

Arg.: Dani Blanco 2017ko martxoak 25, larunbata. Donostia. Eta galdetu dezakegu: non egongo ote gara 2051. urtean? 35 urte barru, nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Nolako zerbitzu sozialak edukiko dituzte? Zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051. urtean? Nork eta zein dirurekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak, umeak…? Lagunok, …

Gaur arratsaldean Anoetako estadiotik hasiko den manifestazioan parte hartzeko deia: Alternatiba dagoelako erraustegirik ez!

Zaborraren errausketa pasa den mendeko teknologia da. Minbizia garatzeko aukerak handitzen ditu, kostu ekonomiko oso altua suposatzen du, sortzen dituen eskoria eta errauts toxikoentzako zabortegiak behar ditu eta baliabide-xahutze izugarria dakar.

Gaur Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak antolatuta erraustegirik gabeko alternatibaren aurkezpena egingo da Kultur Etxean

Gaur (martxoak 22) arratsaldeko 19:00etan, Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak antolatuta erraustegirik gabeko alternatibaren aurkezpena egingo da, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Lasarte-Orian Aire Garbiaren hitzetan zaborraren errausketa pasa den mendeko teknologia da: “Minbizia garatzeko aukerak handitzen ditu, kostu ekonomiko oso altua suposatzen du, sortzen dituen eskoria eta errauts toxikoentzako zabortegiak behar …

CCOO, CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEILAS sindikatuek larunbateko manifestazioari babesa adierazi diote

a Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbaterako, martxoaren 25erako, alternatibaren alde eta errausketaren aurka Donostian deitua duen manifestaziori atxikimendua adierazi diote CCOO, CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEILAS sindikatuek. Gaur goizean honen berri emateko Donostiako Udalean prentsaurreko eman dute:

Martxoaren 25ean “Erraustegirik ez, alternatiba dagoelako” manifestazioa Donostian

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Donostiako Anoeta futbol zelai aurrean agerraldia egin du. Bertan bildu diren norbanako nahiz eragileek, babesa adierazi eta bultzada eman nahi izan diote martxoaren 25ean, gune horretatik bertatik, arratsaldeko 17:00etan Anoetatik abiatuko den manifestazioari. Jarraian duzue bertan irakurri den adierazpena:

Larunbatean 12:00etan prentsaurreko jendetsua Anoetako futbol zelai aurrean

Datorren martxoaren 25ean (larunbata) manifestazioa antolatu dugu Donostian “Errausketarik ez, alternatiba dagoelako” lemapean. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoeta futbol zelai paretik Bulebarrera. Manifestazioari begira, lehenik, larunbat honetan, martxoak 18, eguerdiko 12:00etan, gipuzkoarrak Anoeta futbol zelai aurrera gerturatzeko deia egiten dizuegu. Prentsaurreko jendetsu bat antolatu dugu eta horretarako denon partehartzea ezinbestekoa …

Martxoaren 21ean Andoaingo Ipar Haizea plataformak antolatuta “Alternatiba dagoelako, errausketarik ez” hiltzaldia

Martxoaren 21ean, asteartea, Andoaingo errausketaren aurkako Ipar Haizeak plataformak, hitzaldia antolatu du gaian adituak diren bi partaide berezirekin. Alde batetik GHK-ko lehendakaria izan zen Ainhoa Intxaurrandieta eta bestetik Donostiako alkate izandako eta medikuen plataformako (OEIT/GEIS) kide Juan Karlos Izagirrekin. Hitzaldia Andoaingo Urigain kultur etxean egingo da, 19:00etatik aurrera. Hitzaldia euskaraz …

Martxoaren 25eko manifestaziorako atxikimenduak biltzen ari gara

Errausketaren aurkako mugimenduak alternatiba bat plazaratu du hondakinen arazoari konponbide bat emateko. Birziklatu edo konpostatu ezin daitezkeen hondakinak (errefusa) erraustu beharrean irtenbide osasuntsu eta merkeago bat eman ahal izateko. Horren arira atxikimenduak eskatzen ari gara martxoaren 25ean eragile desberdinek babestuko dugun herri mobilizazioa bultzatzeko, hain zuzen errausketaren aurka eta proposatzen …

Errausketarik gabeko alternatiba eskueran daukagu

Zubietako Erraustegia planifikatuta dago Gipuzkoako herritarrok urtean 200.000 tona zabor nahasi sortu eta kiskaltzeko. 2016an gutxiago sortu dugu, 150.000 tona inguru, baina oso denbora gutxian 50.000 tonatara murriztu genezake. Oso erraz. 2017an Gipuzkoako lau herritarretatik batek etxeko hondakinak ongi bereizten ditu, %70etik gora birziklatzeko moduan bilduz eta pertsonako/urteko 80 kilo …